TXINGUDI RUGBY KLUBEKO BETERANOEK EUREN EGUNA OSPATU ZUTEN

2023/03/14
TXINGUDI RUGBY KLUBEKO BETERANOEK EUREN EGUNA OSPATU ZUTEN

Hogeita hamar jokalari ohi elkartu ziren Plaiaundin eta tokata-n aritzen hasi zuten eguna

Txingudi Rugby Klubeko beteranoek euren eguna ospatu zuten pasa den asteburuan Plaiaundin. Hogeita hamar jokalari ohi elkartu ziren bertan eta tokata- aritzen hasi zuten eguna. Egitaraua borobiltzeko, bazkari eder bat ospatu zuten eta omenaldiak egiteko ere aprobetxatu zuten arratsaldea.

Errioxatik etorritako lagunak ere bertaratu ziren Plaiaundira beteranoen eguna ospatzeko. Hauekin eta Txingudiko hogeita hamar beteranoekin lau talde osatu zituzten eta tokata-n aritu ziren egunari hasiera emateko. Partiduaren ondotik, hirugarren denbora jokatu zuten baita ere.

Eguna borobiltzeko, Gabiria jatetxean bazkari eder bat ospatu zuten eta bazkalondoa aprobetxatu zuten zenbait omenaldi egiteko ere. Errate baterako, Txumai Kalparsoro zale onena izendatu zuten. Gainera, Fernando Arbelaizi saria ere eman zioten klubeko lehenengo entsegua egiteagatik. Azkenik, Pascal Mitxelenari ere aitortza egin zioten, talde laguntzeko egiten duen lanagatik, baita erakusten duen prestutasunagatik ere.

Arratsaldeari bukaera emateko, Feliciano Pelaezek musikaz blaitu zuen ospakizuna eta zenbait istorio partekatu zituzten euren artean, Irungo Kale Nagusian klubak duen ostatuan.