Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko taldea izanen da lehian
Txingudi Rugby Klubeko ia talde guztiek atsedena izanen dute asteburuan. 14 urtez azpiko Txingudi/Baztan/Orereta izanen da lehian egonen den talde bakarra eta Biok Txingudik berriz, lagunarteko bat jokatuko du Plaiaundin, Uni Bilboren bigarren taldearen kontra.
14 urtez azpiko Txingudi/Baztan/Orereta taldeak Iruñeara bidaiatu beharko du asteburu honetan, bigarren aldiz hilabete honetan. Bertako Iruña RC taldearen kontrako jardunaldia jokatuko dute mugakoek. Zaila izanen ez bada ere, belts eta xuriak motibaturik daude aurtengo ligarekin. Izan ere, azken neurketan 34-14 irabazi zioten La Unicari, sailkapenean bost puntu gehiago batuz eta bigarren postuan kokatuz.
Etxean berriz, partidu bakarra jokatuko da asteburuan, Biok Txingudi eta Uni Bilbo B taldeen arteko lagunartekoa hain zuzen. Abenduaren 7an, Txingudiko emakumeek Euskadiko Txapelketara sailkatzeko aukerak jokoan izanen duten partidua jokatuko dute eta horra begira, entrenamendu gisa, larunbat honetan (azaroaren 30ean), lagunarteko hau jokatuko dute. Bilbotarrak Euskal Ligako B multzoan gonbidatu gisa aritzen dira, nahiz eta bere talde gazteak kalitatea erakutsi duen dagoeneko. Izan ere, pasa den astean, Gaztedi B multzoko liderrari bere etxean garaitu zioten. Oraingo lagunartekoa hau jokalari berrienei minutuak emateko baliatuko dute.