TXINGUDI RUGBY KLUBAK BERE EGUNA OSPATUKO DU BIHAR
Plaiaundin elkartuko dira adin guztietako errugbilariak arratsaldean partiduak jokatzeko
Denboraldia bukatuta, eta hau bera ospatzeko, Txingudi Rugby Klubeko errugbilariak Plaiaundin elkartuko dira, ohiko hitzorduan. 16:00etan hasiko dira gurasoen eta seme-alaben arteko neurketarekin. Ondotik, hauen hirugarren denbora eginda, klubeko bertze maila guztiek ere izanen dute berdegunean egoteko aukera. Adin desberdineko jokalariak nahasiko dituzte eta euren arten tokata txapelketa eginen dute. Hauek ere hirugarren zaila izanen dute bukaeran eta orduan, sari banaketa eta zozketak eginen dituzte.
Biok Txingudi Euskadiko zazpiko errugbi txapelketan
Biok Txingudik berriz, denboraldiko azken hitzordu garrantzitsua izanen du bihar ere. Jean Marc Haristoy txapelketan izanen dira emakumeak, ekainaren 15ean, 14:30etik aitzinera. Zazpiko errugbiaren inguruan mugaren bi aldeetako taldeak bilduko dira Kanbon orduan: Biok Txingudi, Gaztedi, Getxo eta FAR.
Euskadiko eta Gipuzkoako selekzioen deialdiak
Euskadiko eta Gipuzkoako selekzioetan parte hartze deia ere jaso dute Txingudi zenbait jokalariek. Bertzeak bertze, 16 urtez azpiko Euskadiko selekzioan izanen da Helene Tristan, estatuko zazpiko txapelketa jokatzen Gandian. 14 urtez azpiko Gipuzkoako selekzioan berriz, Justin Duarte, Giovani Ciurar, Jonathan Guerrero eta Mattin Petrikorena izanen dira Hauruygby txapelketa jokatzen Ordizian. Azkenik, heldu den astelehenean (ekainaren 17an), 15 urtez azpiko Euskadiko selekzioak Getxon entrenamendua eginen du eta bertan izanen dira Helene Tristan eta Thiago Melerio.
Txingudi Rugby Klubak Diabetes 101km erronkarekin bat egin du
Igande honetan, ekainaren 16an, ekimen berezi bat izanen da Plaiaundin ere, Ana Isabel Pineda korrikalariak 101 km eginen baititu Gipuzkoako Diabetes elkartearen alde. Txingudi Rugby Klubak bat egin du ekimen honekin eta ekitaldiaren antolakuntza lanetan lagundu du.