Txingudi Korrikako errekorrak hautsi dituzte
Super Amara BATek antolatzen duen Txingudi Korrika lasterketako denbora onenak hobetu dituzte aurtengo edizioan, gizonezkoetan eta emakumezkoetan. Ezpeletako Xabier Martinez izan da azkarrena, 32.07ko denborarekin. Lionel Petriaq baionarrarekin batera iritsi zen helmugara. Lapurtarrak nagusi, beraz, gizonezkoetan. José Gomez de Arriba irundarra izan zen hirugarren.
Emakumezkoetan Elena Silvestre errenteriarrak lortu zuen garaipena eta errekorra, 37:33rekin. Claudia Behobide hondarribiarra izan zen bigarren, eta Irene Sanzberro irundarrak osatu zuen podiuma.
Hendaian hasi eta Hondarribian amaitzen da lasterketa, eta 10km-ko ibilbidea du. Urriaren lehenean izan da aurten, eta Santiagotarrak K.E. omendu dute, haren 50.urteurrenean. 633 parte hartzaile iritsi ziren helmugara. Beste kategorietan, ondorengoak izan ziren irabazleak:
Roller gizonezkoak: Nicolás Alonso (20:00).
Roller emakumezkoak: Nagore Montes (22:05).
Handbike gizonezkoak: Ion Galarraga (24:48).