TXINGUDI ESKUBALOI KLUBAK ASTE SANTUKO KANPUSA ANTOLATU DU
2009 eta 2012 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta egonen dira entrenamenduak
Txingudi Eskubaloi Klubak haurrentzako kanpusa antolatu du Aste Santuarako. Apirilaren 11tik 14ra ospatuko dira entrenamenduak, Uranzu frontoian, eta 2009-2012 bitartean jaiotako haurrek parte hartu ahal izanen dute bertan.
Txingubaloi izena jarri diote ekimenari eta lau helburu nagusi izanen dituela jakinarazi dute: eskubaloiarekin lehen kontaktua edukitzea; koordinazioa, espazioaren kudeaketa eta prikomotrizitatea lantzea; kirolaren baloreak ikastea eta jokuaren bitartez gaitasun fisikoak bereganatzea; eta giro ludiko eta kooperatibo batean disfrutatzea.
Apirilaren 11tik 14ra bitarte ospatuko dira saioan, egunero 10:00etatik 13:00ra bitarte. Uranzu frontoian eginen dira entrenamenduak eta 2009 eta 2012 urteen artean jaiotako haurrek hartu ahal izanen dute parte. Horretarako, aitzinetik izena eman behar dela ere iragarri dute, eta plazak mugatuak direla. Interesa dutenek, imprimaki hau bete beharko dute eta ordainketa egin (25€).