TXINGUDI ERRUGBI KLUBAREN ETA GERNIKAREN ARTEKOA BERTAN BEHERA
Euskadiko Errugbi Federazioak jokatzeko baimena duen arren, klubek bi udalerriak zonalde gorrian daudela kontuan hartu eta neurketa bertan behera uztea adostu dute.
Aurreko asteko atsedenaren ostean, gutxienez, beste astebete itxaron beharko du Txingudi Errugbi Klunak Euskadiko Senior Ligako jardunaldi berria jokatzeko. Asteburu honetan Gernikaren aurka jokatzea zegokion, baina bi udalerriak zonalde gorriko zerrendan sartuta direlarik, bi klubek neurketa bertan behera uztea adostu dute.
Norgehiagoka eta erronka gordina zuten aurrea bidasoatarrek, Gernika talde handia da eta mailaz igotzeko helburuarekin hasi du denboraldia. Bi aste zeramatzan eskualdeko taldeak Gernikaren aurkako neurketa gogotik prestatzen, gogo handiak zituzten ligako talde gogorrenetako baten aurka lehiatzeko; izan ere, Txingudi Errugbi Klubaren lehen taldeak denboraldi honetan aldaketa ugari izan ditu plantilan eta neurketa taldearen benetako maila zein den frogatzeko baliatu nahi zuten. Momentuz, Txingudi Errugbi Kluba denboraldi txukuna egiten ari da: lehen jardunaldian Sarako Izarraren aurka galdu bazuen ere, bigarren jardunaldian Atletiko/Hernani sendo garaitu eta 5 puntu batuta sailkapeneko laugarren postuan kokatuta daude.
Aste honetako neurketa jokatuko ez duen arren, aurrerantzean Txingudi Errugbi Klubeko lehen taldeak normaltasunez entrenatu aukera izango du; gainontzeko mailetako taldeek, aldiz, errugbiaz berriz gozatzeko Irun zonalde gorriko zerrendatik irten arte itxaron beharko dute errugbiaz berriz gozatzeko.