TXINGUDI ERRUGBI KLUBAK BERE EGUNA OSPATUKO DU BIHAR

2023/06/02
TXINGUDI ERRUGBI KLUBAK BERE EGUNA OSPATUKO DU BIHAR

Errugbi partiduak, tokata, sari banaketak eta hirugarren denbora izanen dituzte egitarauean

Txingudi Errugbi Klubak bere eguna antolatu du ekainaren 3an, larunbata. Plaiaundi izanen da bestaren eszenatokia eta bertan egotera animatu nahi izan dituzte elkarteko jokalari, guraso, zale eta partaide guztiak.

Arratsaldean emanen diote hasiera egitarauari. 16:00etatik aitzinera, eskolako jokalariak euren gurasoen kontra arituko dira lehian. 10 eta 12 urtez azpiko klubeko ttikiek aurkari berezia izanen dute oraingoan eta euren gaitasunak erakutsi beharko dituzte gurasoak gainditzeko.

Partidu berezi hau jokatzen den bitartean, tokata txapelketarako taldeak zehaztuko dituzte. Talde bakoitzak 14, 16 eta 18 urtez azpiko gizon, emakume eta beterano bata izanen dituzte eta lehiaketa hau 17:00etatik 19:00etara jokatuko da. Honen ondotik, sari banaketa ospatuko da. Azkenik, bestari bukaera emateko, denek elkarrekin hirugarren denboraz disfrutatuko dute.