TXINGUDI ECHEMAR ALAIEK BARAKALDON JOKATUKO DU URTEKO LEHEN TORNEOA

2023/01/06
TXINGUDI ECHEMAR ALAIEK BARAKALDON JOKATUKO DU URTEKO LEHEN TORNEOA

Irungo talde egokituarekin batera, Barakaldo eta Valladolideko Inclusport taldeak ere arituko dira

Larunbat honetan, urtarrilak 7, Lehen Eskubaloi Egokituko Torneoa ospatuko da Barakaldoko Lasesarre kiroldegian. Bertako taldearekin batera, Txingudi Eskubaloi Klubeko Txingudi Echemar Alai eta Valladolideko Inclusport taldeek ere bertan parte hartuko dute. Topaketa goizeko 10:00etan hasiko da eta 14:00ak arte luzatuko da.