Txapeldunorde izan dira Super Amara BATeko bi taldeak Euskadiko Kopan

2019/01/04
Txapeldunorde izan dira Super Amara BATeko bi taldeak Euskadiko Kopan

Bigarren izan dira Super Amara BATeko talde nagusiak pista estaliko Euskadiko Kopan. Larunbatean jokatu zuten Kopa, Donostiako Antonio Elorza belodromoan. Mutilek hurbil izan zuten garaipena, puntu bakar bat gehiago lortu baitzuen Real Sociedad txapeldunak. Neskek Atletico San Sebastian izan zuten aurretik. Bakarkako emaitzak:

Lehen postuak:

-Gen Abreu, 400 m. (49.52).

-Jon Altuna, 800 m.(2:03).

-Teresa Errandonea, 60 m. hesiak (8.40).

-Nerea Sarriegi, 800m. (2:22).

-Teresa Zaragueta, altuera jauzia (1,65m.).

-Ana Gomez, Ane Iguiñiz, Miren Aristizabal, Teresa Errandonea, 4x200m. (1:44).

Bigarren postuak:

-Gorka Gil, 60. (7.12).

-Mikel Campon, pertika jauzia (4,80m.).

-David Maldonado, 3000m. (8:47.43).

-Juan Errandonea, jauzi hirukoitza.

-Ana Gomez, 60m. (8.00).

-Marta Aramburu-Zabala, 1.500m (4:56).

-Malen Ruiz de Azua, pertika jauzia (3,70m.).