Txapeldunorde izan da Bidasoa XXI Euskal Herriko Kopan

2019/01/04
Txapeldunorde izan da Bidasoa XXI Euskal Herriko Kopan

Euskal Herriko Kopako finala galdu zuen Bidasoa XXIeko emakumeen waterpolo taldeak, igandean Gasteizko Mendizorrotzan. Leioak irabazi zuen, eta irundarrak txapeldunorde izan ziren. Lauko finalean egotea nahikoa sari zen Bidasoa XXIeko talde gaztearentzat. Hala ere, goizeko finalerdia gainditu zuten neskek, Santoña beteranoa 3-6 menderatuta. Leioaren aurkako finalean ere, hirugarren laurdenera arte eutsi zion Irungo taldeak Leioari (6-4). Baina azken laurdenean hiru kanporaketa jasan zituen Bidasoak, eta bizkaitarrek neurketa erabakitzeko baliatu zuten aukera.