Txapeldunaren etxean berdindu du Mariñok

2016/04/26
Txapeldunaren etxean berdindu du Mariñok

Irteerarik zailenean maila ona eman du Emakumeen Bigarren Mailako Mariñok. Multzoko txapelduna izan den Logroñoren etxean berdindu zuten urdinek igande goizean. Zazpi garaipen zeramatzan Errioxako taldeak segidan. Emaitza ona da beraz, baina Marinok ez du permanentzia ziurtatzea lortu. Bi jardunaldi gelditzen dira liga amaitzeko, eta bi puntuko aldea dute irundarrek Peñas Oscenses taldearekiko. Sailkapeneko bosgarren postuan den Ardoi hartuko du Mariñok igandean, eta Eibarren amaituko du denboraldia.