Txakurkrossa egingo dute igandean Hondarribian
Hondarribiko txakurkrossak bigarren edizioa izango du igandean, otsailaren 14an. Euskanikross Kirol Elkarteak antolatu du, eta Endanea lore dendaren babesa jaso du aurten ere. Goizeko 10:00etan hasiko dira lasterketak, Guadalupeko belardian. Lau lasterketa izango dira guztira. Hasteko, herri lasterketa egingo dute. 3km-ko ibilbidea osatu beharko dute parte hartzaileek, eta hasiberrientzat aproposa izango da.
10:30etan lasterketa nagusia irtengo da. Euskadiko Txakurkross Ligako zazpigarren proba izango da, eta Euskadiko bikoterik onenak bilduko ditu. Espainiako eta Frantziako bikoteek ere parte hartuko dute. 7,5km-ko ibilbidea osatu beharko dute. Errelebo lasterketa egongo da ondoren, 12:00etan. Lau parte hartzaileek osatutako taldeak ariko dira. 7-12 urte arteko haurrek ere txakurrarekin korrika egiteko aukera izango dute. Guadalupeko belardian egingo dute haurren lasterketa, 12:30etan.