TRASONAKO UREK ZERBAIT BEREZIA DUTE SANTIAGOTARRAKENTZAT

2021/04/26
TRASONAKO UREK ZERBAIT BEREZIA DUTE SANTIAGOTARRAKENTZAT

Espainiako Kopan 12.postua erdietsi du Santiagotarrakek. Albiste nabarmenenak senior eta jubenil mailetako K2 modalitateko 1000 metroetan iritsi ziren: Aitor Gorrotxategi-Eneko Egiguren eta Maddalen eta Uxue Arsuaga bixkiek hirugarren eta bigarren postuak lortu zituzten, hurrenez hurren.

Espainiako Koparen aurretik, selektiboko beste lorpen bat.

23 urtez azpiko Europa eta Munduko Txapelketan aritzeko txartel batekin ez zuen nahiko Aitor Gorrotxategik. Palista irundarrak ostiralean selektiboko azken proban lehiatu eta K-1 modalitateko 500 metroetan zazpigarren postua erdietsi zuen. Absolutu mailan ez zuen podiumean sartzeko betarik izan, baina 23 urtez azpiko lehen sailkatua izan zenez, Europa eta Munduko Txapelketan K-1 modalitateko 1000 eta 500 metroetan lehiatzeko txartela eskuratu zuen. Urtebeteko lesioaren ondoren, seleketiboko proba bakoitzean denboraldi hasieran zituen sentsazio onak berretsi ditu.

Santiagotarrak 12. Espainiako Kopan.

Asturiaseko Trasona hirian ere, asteburuan zehar, Espainiako piragüismo klub Espainiako Kopa jarri dute jokoan. Bertan, Behe Bidasoa eskualdeko Santiagotarrak klubak parte hartu eta 293 puntu batu dituztelarik, hamabigarren postuan bukatu dute txapelketa.

Sailkapeneko lehen taldeetatik hurrun geratu arren, Santiagotarrakeko hainbat palistek Espainiako Kopako dominak lortzea erdietsi dituzte. Hala nola, K2 modalitateko 1000 eta 500 metroetako proban, Gizonezkoen Senior eta Emakumezkoen jubenil mailan iritsi ziren emankizun loriatsuenak.

Aitor Gorrotxategik eta Eneko Egigurenek astean zehar erdietsitako emaitzak brontzezko domina batekin borobildu dute. Soilik UCAM taldeko Paco Cubelos eta Javier Hernanzek eta Club Fluvialeko Miguel Fernandezek eta Jose Julian Becerrok gainditu zituzten Santiagotarrakeko palistak. Olinpikoak diren palisten atzetik, 3:23:090 denboran kronoa geratuta, Aitor Gorrotxategik eta Eneko Egigurenek urrearen balioa duen eta podiumeko hirugarren koxkara igotzeko balio izan zitzaien. Txikitatik taldekideak eta lagunak diren palistak, handia egin zuten.

Bide beretik, emakumezkoen jubenil mailan, Uxue eta Maddalen Arsuaga bixkiek zilarrezko domina eskuratu dute. K2 modalitateko 500 metroetan Club Natacio Banyoleseko bikotea izan zen bixkiak baino azkarragoak. Laura Serra eta Iona Vicens kataluniarrek 1:54.145eko marka egin duten bitartean, Maddalen eta Uxuek 500 zentesimen atzerapenarekin helmugaratu ziren. Bi barkuen arteko lehia izan zen; izan ere, hirugarren sailkatuak bi segunduko atzerapena behar izan zuten proba bukatzeko.