Touringek ere ezin izan du Real Union B gelditu

2016/03/23
Touringek ere ezin izan du Real Union B gelditu

Martxa ederra hartu du Real Union Bk azken hilabetean. Lau garaipen daramatza segidan, eta sailkapeneko lehen bi taldeengana ere hurbiltzen hasi da. Larunbatean Touring mendean hartu zuen Errenteriako Fanderian (0-1). Bigarren zatian etxekoen bultzadarekin sufritu behar izan zuen filialak, baina gol bakarrari etekina atera zion azkenean. Apirilaren 10ean Anaitasuna liderra hartuko du Union Bk Stadium Galen. Bost puntu gehiago ditu Azkoitiako taldeak, baina neurketa bat gutxiago jokatu du.

Hondarribia Futol Elkarteak 0-1 galdu zuen larunbatean Martuteneren kontra, Hondartza futbol zelaian. Sailkapeneko hamargarren postuan daude berdeak, jaitsiera postuekiko hamabi puntuko aldearekin.