Torrelavega lehiakorra menderatu du Bidasoa-Irunek
TORRELAVEGA: Vega, Díaz, Gil, López, Alonso (1), Crespo (4), González (4), Melián, Barbón (6), Fontaneda, Pérez (1), Rodríguez (2), Marcos, Hernández (2), Abad, Villalobos (4).
BIDASOA-IRUN: Dejanovic, Cavero (3), Trkulja (4), Vázquez, Crowley (6), Revin, Iriarte (4), Penón (2), Zildzic, Zubiria, Gimeno, Muiña (7), Alzaga, Azkue (5).
MARKAGAILUA: 1-3, 5-6, 5-10, 7-12, 13-13, 13-14(atsedenaldia); 15-17, 18-19, 19-22, 20-25, 22-28, 24-31.
Torrelavegan irabazi zuen atzo Bidasoa-Irunek. Alde erosoa irudikatu zuen azkenean markagailuak, baina lana eman zion aurkariak Fernando Bolearen taldeari. Indartsu irten ziren irundarrak, partida hasieratik kontrolatzeko asmoz. Bost goleko abantaila lortu zuen Bidasoak ordu laurdenean, baina atsedenaldira bitarte, etxekoek lehiara bueltatzea lortu zuten. Caveroren, Crowleyren eta Trkuljaren kanporatzeak aprobetxatu zituen Torrelavegak, markagailua parekatzeko (13-13). Debuta egin zuen Penonen gol batekin amaitu zen lehen zatia.
Bigarren zatiko lehen ordu laurdenean, itxaropenari eutsi zion etxeko taldeak. Berrogeita hamargarren minutuan hautsi zuen norgehiagokak Bidasoak, Crowleyren gol batekin (20-25). Etxekoek ez zuten amorerik eman nahi izan, baina neurketari emozioa emateko aukerarik ez zion utzi Irungo taldeak. Balio erantsia duen garaipena izan da Bidasoarentzat. Fuentesen lesioak eta Sinfínen aurkako porrotak sortutako zalantzak baztertu ditu. Talde sendoa da bidasoarra, eta play off-ean sartzeko hautagai izaten jarraitzen du.