Tolosak jarri dio hesia Bidasoa Bri

2015/10/21
Tolosak jarri dio hesia Bidasoa Bri

Estatuko Lehen Mailan ere, Bidasoa B eroso irabazteko gai izango zela zirudien. Baina heldu da urteko lehen irteera zaila, eta Tolosak bere tokian jarri du filiala (27-16). Maila ona eman zuen Bidasoa Bk Usabalen, lehen zatian batez ere. Markagailuan aurretik ibili ziren horiak, azken minutura arte. 11-10ekoa lortu zuen Tolosak atsedenaldiaren aurretik, eta ez zuen abantaila alferrik galdu. Bigarren zatian aldea handituz joan zen, defentsako lanari eta Urtzi Otegi atezain irundarraren ekarpenari esker. Sailkapenean behera egin du filialak, bosgarren tokira. Larunbatean Barakaldo hartuko du, 16:30etan Artalekun.

Euskal Ligako Hondarribiak 30-33 galdu zuen igandean etxean, Deustu Loiolaren kontra. Etxeko bi neurketak galdu dituzte berdeek, eta kanpoko biak berdindu. Larunbatean Zarautzen ariko dira.