THIOR, NEGUKO FITXAKETA

2021/01/14
THIOR, NEGUKO FITXAKETA

Real Unionek bigarren itzulia hasteko atarian neguko fitxaketa egin du, Erreleko jokalari ohia den Zourdine Thiorrek denboraldia bukatu arte sinatu du.

Real Unionek taldea hobetzeko asmoarekin fitxaketa berria jakinarazi du gaurkoan. Senegalen sortutako jokalari oriotarra den Zourdine Thiorrekin, denboraldia bukatu arte akordio batera iritsi da talde irundarra. Jokalari bizkorra eta bertikala Thior, bere abiadura defentsa askoren buruhaustea dira. Duela urte batzuk, Real Unionek Thiorren bertuteak zuzenean sufritu zituen, Sanseko jokalari ohia izanik, hainbatetan aritu da talde txuri-beltzaren aurka.

23 urteko jokalariak Coimbrako Akademika talde portugaldarrarekin aurreko denboraldian sinatu zuen kontratua eta hauekin zuen hitzarmena eman ostean, denboraldi amaiera bukatu arteko kontratua sinatu du Real Unionekin. Bigarren itzulia hasteko atarian, erasoko lerroa sendotzeko fitxaketa egin du unionek.

Ondo ezagutzen du Aitor Zulaikak Zourdine Thior, Sanseren entrenatzaile zenean berarekin hazi eta hezi zen jokalaria. Hain zuzen ere, Sanseko entrenatzaile garai horretan iritsi zen Thiorren errendimendurik onena. Kontratu berri honekin, Thiorrek apostu pertsonala egiten du Irunera etorrita, bere ibilbide profesionala berpizteko eta jokalari bezala aldarrikatzeko xedearekin dator.