THEODOROS BOSKOS BIDASOAKO JOKALARIA
Angel Ximenez Puente Genil taldetik etorriko da greziarra klub horira denboraldi baterako
CD Bidasoa Irunek jakinarazi duenez, Theodoros Boskos jokalari greziarra talde horian ariko da 2024/25 denboraldian. Angel Ximenez Puente Genil taldetik doan iritsiko da Irunera ezker hegaleko jokalaria.
Nazioarteko jokalaria da Greziako selekzioarekin, lehen lerroa, 191 zentimetro neurtu eta 94 kilo pisatzen dituena, doan iritsiko da AX Puente Geniletik. 2023-24 denboraldian AX Puente Genilen goleatzailerik onena izan zen, 29 partidatan 130 gol sartuz (4,5 gol partidako).
Julen Aginagalde Bidasoako kirol zuzendariak Theodoros Boskosen fitxaketa positiboki baloratu du: “Defentsa zein erasoan lagundu dezakeen jokalaria da, jaurtiketa maila altua duena. Aurreko denboraldian Leongo Ademarren eta azken hontan Puente Genilen bi aldeetan ongi aritu den jokalaria da”.
Aginagaldek adierazi du Boskos “Tito Diazen bajarekin, asko lagunduko digun jokalaria izango da eta oso pozik gaude Irunera ekartzeagatik.”