Thaylor Lubanzadiok Real Unionen jokatuko du, Eibarrek utzita
2017/01/16
Begiz jota zuen helburua bete du Real Unionek. Eibarrek Thaylor Lubanzadio (Bilbo, 1994) jokalaria utzi dio. Bizkitarrak Angolakoa du aita. Bilboko Danok Bat taldean eman zituen lehen urratsak, eta jubenil mailan, Vigoko Celtak fitxatu zuen. Hiru urte egin zituen Galizian, eta filialeraino iritsi zen. Eibarrek fitxatu zuen ondoren, baina utzita ibili da, Vitorian lehenengo, eta Logroñesen ondoren. Real Unionen ariko da orain, denboraldiaren amaierara arte. Debuta egin du dagoeneko, Valdebebasen, Real Madrid Bren kontrakoan. Erasoko edozein postutan joka dezake Lubanzadiok.