Teucro baino gehiago izan da Bidasoa
BIDASOA: Ledo (gol 1), Crowley (3), Nonó (4), Kauldi (7), Serrano (2), Salinas (3), Lancina (6). Zubiria, Cavero, Vázquez (2), Beltza, Aldaba, Muiña (1), Renaud (2), Popovic (1), Redondo.
TEUCRO: García, Balázquez (6), Quintas (5), Rial, García (4), Teixeira, Iglesias (2). Santana, Moyano (2), Méndez (3), Fernández (1), Gómez (2), Hernández (1), Moledo, Pereiro.
MARKAGAILUA: 5-3, 8-6, 11-7, 13-10, 16-12, 18-16 (atsedenaldia); 20-18, 23-19, 25-22, 26-23, 30-23, 32-26
Momentu onean dagoela berretsi zuen larunbatean Bidasoak. Sailkapeneko bigarrenaren etxean gol bakarreko desabantailarekin galdu ondoren, Teucro mendean hartu zuen Irungo taldeak Artalekun. Pontevedrako taldea hobeto aritu da ligan, orain arte, izan ere, Artalekun galduta ere puntu bat gehiago du oraindik.
Artalekuko zaleeen babesean, aldiz, Bidasoak partida txukuna osatu zuen. Lehen zatian oso eraginkor aritu zen erasoan, horren seinale, atsedenaldiko emaitza deigarria: 18-16. Bost goleko aldea ere eduki zuen Bidaosak, baina amaiera aldera, norabidea zuzendu zuen Teucrok.
Bigarren zatian defentsak estutu zituzten bi taldeek, gol jarioa mantsotuz. Lehen ordu laurdenean errenta txikiekin jarraitu zuen Bidasoak aurretik, baina ordu laurdena pasata, 5-0eko partziala egin zion Teucrori, 30-23ra ihes egiteko. Garciak penaltia zutoinera bidali zuen gainera, Teucroren itxaropenak zapuztuz. Garaipen erosoa izan zen, azkenean, Bidasoarentzat.
Aste gogorra borobiltzeko, asteazkenean bertan Puerto Sagunton jokatuko du Bidasoak (20:30), puntu bakar bat gehiago duen arerioaren kontra.