TERESA ERRANDONEAK BIGARREN POSTUA ESKURATU ZUEN CATALUÑAKO MEETING-EAN

2023/02/01
TERESA ERRANDONEAK BIGARREN POSTUA ESKURATU ZUEN CATALUÑAKO MEETING-EAN

Victoria Briso ere txapeldun suertatu zen Madrilgo txapelketa absolutuan

Bidasoa Atletiko Taldeak bertze bi garaipen garrantzitsu eskuratu ditu klubeko bi atleten eskutik. Alde batetik, Teresa Errandoneak bigarren postua eskuratu zuen Cataluñan ospatu zen Nazioarteko Meeting-ean. Bertze aldetik, Victoria Briso txapeldun bilakatu zen Madrilgo txapelketa absolutuan.

Sabadellen ospatu zen Cataluñako Nazioarteko Meeting-a. Bertan parte hartu zuen Teresa Errandoneak eta finalerdietan garaipena eskuratuta, finalera sailkatu zen atleta irundarra. Finala oso estu joan zen eta lehiarik handiena Xenia Benach-ekin izan zuen Errandoneak. Azkenik, foto-finish-ean erabaki zen emaitza eta Benach-entzat izan zen garaipena 8,137ko denborarekin. Irundarrak 8,14 segundutan osatu zuen lasterketa eta beraz, bigarren postuan sailkatu zen.

Honez gain, Victoria Briso pista estaliko Madrilgo txapelketa absolutuan izan zen eta 1,62 metroko jauziarekin, altuerako proban lehen postuan sailkatu zen BATeko atleta. Hesi-lasterketan ere laugarren postua eskuratu zuen Brisok, 8,96ko denborarekin.