Taldearen bizkarrezurrari eutsiko dio Bidasoak
2016/06/16
Asobal Ligara igotzea lortu duen taldetik, hamar jokalari mantenduko ditu Bidasoak Artalekun. Iñaki Cavero eta Jon Vazquez irundarrek eta Kauldi Odriozolak kontratua zuten. Gainera, beste zazpi jokalariren kontratuak berritu ditu klubak, Jacobo Cuétara entrenatzailearen oniritziarekin: Jon Azkue, Adrian Crowley, Markel Beltza, Iago Muiña, Cristian Martinez, Asier Zubiria eta Pedja Dejanovic dira. Bestalde, klubak jakinarazi du Borja Burgetek bigarren entrenatzaile izaten jarraituko duela.