TALDE LANA, GARAIPENAK ESKURATZEKO OINARRI

2021/10/03
TALDE LANA, GARAIPENAK ESKURATZEKO OINARRI
Iberoquinoa Antequera 16
23 C.D. Bidasoa

C.D. Bidasoak denboraldiko bigarren garaipena eskuratu du BM Antequeraren aurka (23-16).

Iberoquinoa Antequeraren kiroldegian eskuratu du C.D. Bidasoak denboraldi berri honetako etxetik kanpoko lehen garaipena. Bigarren jardunaldian Morrazoko Cangasen aurka berdindu ostean, gaur bai, 16-23 nagusitu da talde irundarra.

Ez Jacobo Cuetarak, ez taldeak, ez zuten ezusterik nahi eta lehen zatian neurketa erabakita utzi dute. Defentsaren eta Jose Manuel Sierraren atepeko lanak 0-7 partziala erdiestea ahalbidetu dio C.D. Bidasoari. Hain zuzen ere, Antequera 9 minutu eman ditu gol bakar bat egin gabe. Talde irundarrak, Jon Azkue eta Julen Aginagalde deialdira bueltan ziren egunean, ez du barkatu eta 3-12 jarri da aurretik markagailuan. Bikain kudeatu du aldea C.D. Bidasoak, ez du neurketaren norabidea aldatzen utzi eta aldageletara 8 goleko alde positiboarekin joan da (8-16).

Lanak nabarmen bideratuta, bigarren zatia kontrolpean eduki du Cuetararen taldeak, nahiz eta une batzuetan andaluziarrak markagailuan sei goletara hurbildu. C.D. Bidasoak ez du estutasunik izan garaipena eta bi puntuak eskuratzeko eta, gaur ere, gazteek minutuak pilatzeko aukera izan dute. Tao Gey-Emparan eta Eneko Furundarena sartu ditu teknikari asturiarrak deialdian eta ez dute aukera alferrik galdu. Min hartuta dagoen Kauldi Odriozolaren eta transferra oraindik iritsi ez den Leo Renauden ordez jokatu dute eta gol bana eskuratzeko gai izan dira.

Hiru partidatako astean, bidasotarren hitzordua asteazkenean etxean bere zaletuen aurrean izango da Unicaja Banco Sinfín taldearen aurka (20:15ean).

Fitxa teknikoa

16 - Iberoquinoa Antequera (8+8): Moyano, Del Castillo, Santamaría (1), Grandi (2), Moreno, Baena (1), Silva (4); Alarcón, Podadera, Castro, Iglesias (1), Gavidia (1), Morales (2), Ortega, Vázquez (2), Simenas (2).

23 - Bidasoa Irun (16+7): Sierra, Cavero (1 p.), Zabala (1), Salinas (5, 1 p.), Francisco da Silva, Rodríguez (3); Ledo, Ugarte (2), Gey-Emparan (1), Furundarena (1), Aginagalde, Azkue (2), García (4), Fernández (3).