SUPER AMARAK ESKUALDEKO ATLETISMOAREKIN DARRAI
Bidasoa Atletiko Taldeak eta Super Amarak 2023ra arte luzatu dute batzen dieten akordioa. Laugarren urtea da Super Amarak eskualdeko atletismoari babes babesa berritzen duena; orotara, 9 urte darama babesle gisa.
Gaur goizean, Bidasoa Atletiko Taldeak eta Super Amarak babesletza berritzearen ekitaldia egin dute. Bi elkarteak batzen dituen kontratu berri hau 2023ra arte iraungo du; horrela, 2021ean Super Amarak hamarkada beteko du eskualdeko atletismo taldeari babes ekonomikoa eskaintzen. Ibon Muñozek, Bidasoa Atletikoko ordezkariak azaldu duenez, “oso pozik gaude babesa berritzeaz, 9 urte daramatzagu elkarrekin eta gure sponsor ofiziala denak guregan konfiantza mantentzea izugarria da”.
2011tik aurrera eskualdeko taldeak Super Amara Bidasoa Atletiko Taldearen izena eraman du bere soinean. 2014 eta 2017an kontratua berritu zuten eta aurten, 2020ean, laugarrenez gauzatu da bi elkarteen arteko sinadura. Super Amarak ez dio soilik babes ekonomikoa eskaintzen BAT-i, hain zuzen ere, elite eta federatu txapelketetan laguntzeaz gain, antolatzen diren lasterketa herrikoietan eta Bidasoa Atltetiko Taldeak duen eskolarekin ere kolaborazio estua du.
Ekitaldian Super Amara eta Bidasoa Atletiko Taldeko ordezkariekin batera, Irungo Udaletxeko Borja Olazabalek, Kirol Zinegotziak, eta Jose Antonio Santano, Irungo Alkateak, parte hartu dute. Biek hurrengoa adierazi dute: “egoera guztiontzat oso zaila den une hautean, eskualdeko kirol taldeek babesa eskuratzea eta kasu honetan, berritzea garrantzitsua da. Are gehiago, bi inplikatuak Irungoak badira, udaletxeko ordezkariak garen aldetik, babesletza berritzeak asko pozten gaitu”.