Super Amara BATeko taldeek indartsu hasi dute liga

2018/05/04
Ligako lehen jardunaldiak jokatuko dituzte Super Amara BATeko talde nagusiek. Ohorezko Mailan ari diren emakumeek hirugarren postuan amaitu dute Anoetan jokatutako jardunaldia. Pamplona Atlético eta Atlético San Sebastián eduki dituzte aurretik, eta Bizkaiko Bidezabal atzetik.

Lehen Mailan ari den gizokezkoen taldeak ezustekoa eman du, aurreikuspenak gainditu eta lehen postuan amaituta, Monzonen (Huesca). Etxeko taldea, Atlético San Sebastián eta Lleida mendean hartu ditu BATek. Lehen garaipena dute BATeko gizonezkoek, ligan lehiatzen daramatzaten zortzi urteetan.