Super Amara BATek Espainiako Federazio arteko Kros Txapelketan ordezkapena izan du
Espainiako Federazio arteko Kros Txapelketa ospatu zen pasa den asteburuan Getafeko Parque Cerro de los Angeles-en. Euskadiko selekzioarekin batera, bertan izan zen zenbait Bidasoa Atletiko Taldeko korrikalari.
18 urtez azpiko gizonen taldea seigarren postuan sailkatu zen eta hori lortzeko bidean partea hartu zuten BATeko Lukas Cabezonek, Urko Ibarguenek eta Julen Mendozak. Cabezonek 18. postua eskuratu zuen, Ibarguenek 32. eta Mendozak, 41.
20 urtez azpiko gizonen taldeak ere seigarren postua eskuratu zuen. Ander Aramendik lortu zuen BATek korrikalarien arteko emaitzarik onena, hamaikagarren postuan sailkatu baitzen. Mikel Aramendi taldeakidea berriz, 42. postuan sailkatu zen.
Azkenik, 20 urtez azpiko emakumeen taldean Irati Errok parte hartu zuen eta 71. postuan sailkatu zen. Euskadiko taldea berriz, hamaikagarren postuan sailkatu zen orokorrean.