Super Amara BAT Erregina Kopa lehiatzeko sailkatu da

2025/02/05
Historia egin dute Bidasoa Atletiko Taldeko emakumeek eta lehen aldiz, euren lanari esker, Atletismoko Erregina Kopa jokatzeko sailkatu dira, otsailaren 15ean ospatuko dena Valentziako Palau Velodromo Lluis Puig.
Super Amara BAT Erregina Kopa lehiatzeko sailkatu da

Bidasoa Atletiko Taldeko emakumeek historia egin dute eta lehen aldiz, euren lanari esker, Erregina Kopa jokatzeko sailkatu dira. Heldu den otsailaren 15ean ariko dira horretan, Valentziako Palau Velodromo Lluis Puig, Espainiako zortzi klub onenekin batera. 

Bigarren aldia izanen da emakumeen taldea Erregina Kopa jokatzeko sailkatu dena. Hala ere, lehen aldia izanen da euren lanagatik sailkapena lortu duena. Izan ere, orain dela urte batzuk probaren antolatzailea izateagatik hartu zuten parte txapelketan. Horrela, historia egin dute emakumeek, euren lana eta emaitzengatik estatuko zortzi klub onenen artean leku bat lortuta. Guztira, 11.932 puntu batuta sailkatu dira Erregina Kopara, ranking-eko zortzigarren postuan. BATekoekin batera, Diputación Valencia CA, Playas de Castellón, FC Barcelona, Atletico San Sebastian, Cuevas de Nerja, Grupoempleo Pamplona Atletico eta Unicaja Jean Paraiso Interior taldeak ariko dira lehian.

Valentziara joanen diren atletei dagokionez, klubak heldu diren egunotan argitaratuko dituzte izenak. Hala ere, ziur daude aukeratutako horiek gogoz eta ilusioz joanen direla lehiatzera, sorpresa emateko asmoz. Ohorezko Dibisioko finalean sartu zen emakumeen taldea aurten, haur ere urteko lorpen garrantzitsua izanda. Honekin eta Koparako sailkapenarekin, urtea borobiltzeko helburua dute, bai klubak baita atletek ere.