SUFRITZEN ERE BADAKI BIDASOAK
25 – Bidasoa-Irun: Rangel (3 paradas), Zabala (1 gol), Odriozola (3), Serrano (3), Barthe, Renaud (2), Tesoriere -siete inicial- Ledo (10 paradas y 1 gol), Cavero, Aldaba, Esteban Salinas (2), De la Salud (3), Rodrigo Salinas (4) y Azkue (6, 2 p.).
23 – Ángel Ximénez AVIA Puente Genil: Lombés (7 paradas), Jiménez (5), Cuenca (2), Castro (6, 1 p.), Tua (2), Rudovic (1), Domenech (1) – siete inicial- , De Hita (4 paradas), Costa, Monteiro (2), Moyano (2), Chaparro, Vázquez y Porras (2).
Beste garaipen bat lortu zuen Bidasoak Artalekun, orain arte, inrok ezin izan du bertan garaipena lortu. Larunbatekoa ordea ez zen norgehiagoka erraza izan. Andaluziarrak oso indartsu hasi zuten partidua eta lehen errentak euren aldekoak ziren. Ez zen norgehiagoka behar bezala hasi eta horren isla, Jacobo Cuetarak 6. Minutuan eskatutako hutsartea (1-3). Baina okerrena iristear zen.
Irundarren defentsak ez zuen ohituta gaituen maila erakutsi eta erasoan Lombes atezainarekin topatu ziren. 4-6koaren ondoren, 0-4ko partzial baten ostean Artalekun alarma soinuak entzuten hasi ziren (4-10 19.minutuan). Bidasoak sei gol behar zituen markagailuari buelta emateko.
Denbora bazegoen, eta 3-0eko partzial baten bidez Jacobo Cuetararen jokalariek argi utzi zuten ez zutela nahi bi puntuak andaluziara joatea. Xoan Ledok berriro ere partida ikaragarria jokatu zuen, bere geldiketek Kordobakoen erasoa geldiarazi zuen eta azkenean, lehen zatia 8-12koarekin bukatu zen.
Bigarren zatian ordea irundarren defentsa bueltatu zen eta erasoak erraz lortzen zuen Puente Genilen atea urratzea. 7-1eko partziala lortu zuten eta lehen aldiz norgehiagokan aurretik jarri ziren (15-13 39.minutuan). Bazirudien Kordobakoek ezin izango zutela berriro ere markagailuan aurrean jarri, baina ez zen horrela izan eta partida bukatu baino 10 minutu lehenago 18-19 jarri ziren markagailuan.
Norgehiagokaren hastapenean 5-0eko partziala lortu zuen Bidasoak, Ledok ere gol bat eskuratu zuen. Bukatzeko 5 minututara markagailuak 23-19 adierazten zuen. Azkenean Azkueren gol batek 25-23koa ezarri zuen eta Bidasoak amesten jarraitzen du.