STADIUM GALEN ERABAKIKO DA DENA
Emaitza ona ekarri zuen Real Unionek igandean Murtziatik, 2-2 berdindu zuen Jumillaren aurka, ezin izan zuten talde murtziarra garaitu bi aldiz markagailuan aurretik jarri baziren ere
Denboraldiko neurketa garrantzitsuena jokatu zuen igandean Real Unionek. Murtziara bidaiatu zuen Jumillaren aurka hirugarren mailako play outa jokatzeko. Irakurle askorentzat Jumilla talde ezezaguna da, baina talde humilla bada ere, estruktura profesionala duen taldea da. Jabe txinatar bat dauka eta taldean atzerriko jokalari asko dituzte. Hala ere, Real Unionek oso neurketa serioa jokatu zuen eta berdinketa eskuratu zuen, bi gol baliotsu kontutan izaten badugu itzulikoa Stadium Galen jokatuko dela.
Ondo jokatu zuen talde txuribeltzak, baina norgehiagokaren hastapenean Jumilla oso indartsu partiduaren bila irten zen. Lehen gola eskuratzeko bi aukera argi izan zituzten, baina Irazusta bikain erantzun zien saiakerei. Pixkanaka Real Unionek baloiaren jabetza bereganatzen joan zen eta Jumillaren atera hurbildu zen lehen aukeran Galanen jaurtiketan Min Yang atzelariaren eskuan jo zuen eta epaileak penaltia adierazi zuen. Galan berak sartu zuen gola. Norgehiagoka Real Unionen alde jarri zen hasieratik. Etxeko taldea saiatu zen aurrerago presionatzen, baina Alberto Iturralderen atzelariek eta erdilariek baloiaren jabetza ongi kudeatu zuten eta atsedenaldira 0-1ekoarekin iritsi zen.
Bigarren zatian, Jumilla berdinketaren bila irten zen Uva de Monastrelleko berdegunera eta 54.minutuan 1-1ekoa iritsi zen. Manolo Lopez kapitainak sekulako falta jaurti zuen eta Irazustabarrenak ezin izan zuen deus egin geldiarazteko. Real Unionek ondo erreakzionatu zuen golari, lerroak aurreratu zituen eta 70.minutuan berriro ere falta bat zela medio 1-2ekoa erdietsi zuen Alberto Iturralderen taldeak. Esnaolak buruz bidali zuen sareetara Garridok erdiratutako baloia. Bigarren aldiz aurretik irundarrak aurretik jarri ziren markagailuan, oso emaitza ona zen itzulikoa Stadium Galen jokatzeko. Baina partidua bukatzeko zegoenean, 89.minutuan, Boubacar Rafaelek 2-2koa egin zuen eta beraz, Stadium Galen dena erabakiko da. Datorren igandean 18:30etatik aurrera.