Stadium Galen ekingo dio Real Unionek igoera faseari

2015/05/22
Stadium Galen ekingo dio Real Unionek igoera faseari

Igandean hasiko du Real Unionek igoera fasearen abentura. Denboraldi hasierako helburuen artean ez zegoen arren, Bigarren Mailara igotzeko lehian parte hartuko du talde txuribeltzak. Laugarren izan da Union ligan, eta hiru kanporaketa gainditu beharko lituzke igoera lortzeko. Stadium Galen izango du lehen hitzordua, igandean 18:00etan. Aurkaria, UCAM Murcia. Duela urte bete igo zen Murtziako taldea Hirugarren Mailatik 2.Bra. Baina aurten bigarren izan da bere multzoan. Hamabost urteko historia laburra du Unibertsitate Katolikoko taldeak. Condomina futbol zelaian jokatzen ditu partidak. Bertan izango da itzuliko partida, maiatzaren 31n. Joanekoan, abantaila hartzen ahalegindu beharko du Real Unionek.