STADIUM GALEKO ESERLEKU BERRIAK AURKEZTU DITUZTE
2023/02/14
Irungo Udalak 250.000 euroekin lagundu du Real Unionek behar zituen 4.000 eserlekuak jartzeraReal Unionek, Irungo Udalaren laguntzarekin, Stadium Galen egindako berrikuntzak aurkeztu zituen atzo. Udalak emandako 250.000 euroekin, klub txutibeltzak Lehen RFEF Mailan aritzeko behar zituen 4.000 eserleku jarri ditu zelaian.Igor Emery Real Uniongo Administrazio Kontseiluko presidenteak, Stadium Galen egindako obrak “grrantzitsuak direla” erran zuen: “Klubarentzat garrantzitsua da egindako lana. Izan ere, Lehen RFEF Mailan aritzeko 4.000 eserleku edukitzea eskatzen digute. Udaletxearekin hitz egin genuen eta urtebete beranduago hemen dugu emaitza”.Irungo Udalak 250.000 euroekin lagundu du Galeko obra eta Emeryk adpierazi zuen moduan, zaleentzat ere beharrezkoa zen aldaketa hau: “Bertzalde, gure zaleentzat ere garrantzitsuak dira berrikuntzak. Horrelako etxe bat edukitzearekin zaleak indar gehiagorekin eta gustorago etorriko da taldea animatzera. Taldeak ere behar du zaleen babesa eta azkenean, dena kate bat da”.Harmailak berrituta, ez da Galeko obra bukatu. Izan ere, Jose Antonio Santano Irungo Udaleko alkateak aitzindu zuen moduan, igogailu bat jartzeko asmoa ere badute, irisgarritasuna hobetzeko asmoz.