STADIUM GAL BERDINKETAREN ETXEA

2019/02/18
Neurketa abagune askokoa izan bazen ere, Real Union eta Logroñesen artekoa hasierako hutsekoarekin bukatu zen
STADIUM GAL BERDINKETAREN ETXEA
Real Union 0
0 U. D. Logroñes

15.berdinketa eskuratu zuen Real Unionek atzo Logroñesen aurka jokatutako neurketan. Partidu serioa jokatu zuten Juan Dominguezenek baina izandako abaguneak ez zuten asmatu eta ligako defentsa onenaren atea ezin izan zuten zulatu. Beste berdinketa bat, baina oraingo hontan ona aurrean zuen taldearen maila ikusita.

Lehen zatian bi taldeek bere aukerak izan zituzten hasierako markagailua mugiarazteko, baina ez Real Unionek ez Logroñesek ezin izan zuten lehen 45 minutuetan golik sartu. Bostgarren minutuan, Real Unionek neurketako lehen aukera sortu zuen eskuin hegaletik, baina Orbegozok ezin izan zuen baloia sareetara bidali. Jarraian errioxarren taldeko Olaetxea jokalariak Sequeiraren atea arriskuan jarri zuen eta jokaldi berean Javi Martinezek erantzuna eman nahi izan zuen txuribeltzentzat. Erritmo bizia neurketako lehen minutuetan.

Baina lehen zatiko aukerarik onena errioxarrek izan zuten. 13.minutuan Ekhi Senarrek txartel horia jaso ostean, Ruben Martinez erdilariak baloia zutoinera bidali zuen. Hori 16.minutuan izan zen, eta txuribeltzen erantzuna Galanen oinetatik iritsi zen 27.minutuan, baina aurretik Sequeirak egin zuen antzera, Miguel atezainak baloia eten zuen. Ordutik, balioaren jabetza txuribeltzek izan zuten arrisku asko bi hegaletatik sortuz. Hala ere, lehen zatiak ez zuen aukera esanguratsu gehiagorik izan eta beraz, atsedenaldira 0-0koarekin iritsi zen.

Aldageletatik bueltan, jokoaren erritmoa geldoagoa bilakatu zen. Bi taldeek baloiaren jabetza lortu nahi zuten, baina hutsak medio inork ez zuen partiduaren gidaria bilakatzen. 54.minutuan neurketako bigarren txartel horia adierazi zioten Real Unioneko jokalari bati, Javi Martinezi hain zuzen. Orduantxe neurketaren erritmoa beste behin bizitu egin zen. Errioxarrek aukera ezinhobe bat izan zuten markagailuan aurreratzeko, baina Sequeirak birritan Logroñesek intentzioak saihestu zituen eta jarraian, Dani Estradaren urrutiko jaurtiketa bat gutxigatik ez zen saretara joan.

Aldektek ez zuten eragin handia izan norgehiagokan, Lizarragak, Solak eta Etxaburuk ez zuten astirik izan aukerarik sortzeko eta hutsekoarekin partidua amaierara iritsi zen. Txuribeltzek beste puntu bat eskuratu dute, hamabostgarren berdinketa denboraldian, eta sailkapenean 30 punturekin 13.postuan mantentzen dira, promozio postuak lau puntutara urrunduz. Datorren igandean gipuzkoako derbiaz disfrutatzeko aukera izango dugu, Sanse eta Real Union nor baino nor.