STADE HENDAYAIS ERRUGBI TALDEA PREST DAGO DENBORALDIARI HASIERA EMATEKO

2023/09/15
STADE HENDAYAIS ERRUGBI TALDEA PREST DAGO DENBORALDIARI HASIERA EMATEKO
Lehen eta bigarren taldeak Mouguerre bisitatuko dute asteburuan Ligako lehen jardunaldia jokatzekoHendaiako Stade Hendayais errugbia taldeak Federale 2 mailako lehen jardunaldia jokatuko du asteburu honetan. Zehazki, igandean (irailaren 17an), 16:00etatik aitzinera lehiatuko dira, Mouguerre taldearen kontra. Hauek ez ezik, klubeko bigarren taldea ere bertan izanen da talde beraren kontra aritzen. Hala ere, hendaiarrek garrantzi berezia ematen diote euren taldeko harrobiari ere, etorkizuna bertan delako sinisten baitute eta hori bera adierazi digu Felix San Martin Klubeko bozeramaileak ere.