SOILIK GURE TXOKOAK ESKURATU DU GARAIPENA ASTEBURUAN
2024/02/06
Baztanek berdinketa lortu zuen eta Beti Gazteko bi taldeek eta Doneztebek galduBaztan Bidasoaldeko futbol talde nagusienen artean, soilik Gure Txokoak eskuratu zuen garaipena pasa den asteburuan. Gipuzkoako Ligako Erregional mailako taldeak 1-2 irabazi zuen Indarbizi 17 taldearen kontra. Igoera faseko bigarren jardunaldian hiru puntuak batu zituzten eta sailkapeneko seigarren postuan kokatu ziren, Amara Berri liderretik puntu bakarrera. Gipuzkoako Ligako bertze bi taldeek, Beti Gazteko emakume eta gizonezkoek, porrot bana jaso zuten. Emakumeek 3-1 galdu zuten Zumaiakoren kontra, nahiz eta partidu ona egin zuten, eta gizonezkoek 1-0eko emaitzarekin bukatu zuten Aretxabaleta liderraren kontrako neurketan, zalantzazko penalti baten ondotik. Nafarroako Ligan, Lehen maila autonomikoko Baztanek hiruna berdindu zuen Giltxaurdin, Aoiz taldearen kontra. 0-3 galtzen ari ziren eta neurketa iraultzeko gai izan ziren, baita jardunaldiko puntuak banatzeko ere. Azkenik, Preferente mailako Doneztebek ezin izan zuen garaipena eskuratu, 3-2 galdu baitzuen Soto-Ibarbaso taldearen kontra. Bolada txarrean dago taldea, emaitza kaskarrak eskuratzen, baina orain duten atsedenaldiaren ondotik indarberritzeko asmoa dute.