SIERRAREN GELDIKETA EHF LIGAKO MULTZO FASEKO ONENA
EHF-k Jose Manuel Sierraren geldiketa bat Ligako Multzo Faseko onena izendatu du
EHF-k Ligako Multzo Faseko bost geldiketarik onenak sailkatu ditu, eta lehenengo postuan Jose Manuel Sierraren geldiketa bat kokatu du, fase guztiko geldiketarik onena bezala aukeratuz. Jokaldia Fenix Toulouse HB taldearen aurkako neurketan egindakoa da, denboraldiko EHF European Leagueko hirugarren jardunaldian. Hain zuzen ere, Artalekun jokatu zen partida horretan, lehen zatia amaitu baino lehen, Teo Jarryren jaurtiketari egindako geldiketa da, markagailua 11-12an utzi zuena.
Ranking horretan azaltzen diren beste lau geldiketak atezain eta talde hauenak dira: László Bartucz (Grundfos Tatabanya, AEK Athens-en aurkako neurketan), Petros Boukovinas (AEK Athens, USAM Nîmes Garden aurka), Robin Cantegrel (Fenix Toulouse, Tatran Prešoven aurka) eta Aljaz Panjtar (Gorenje Velenje, Logroño La Riojaren aurkako bat).
Hemen ikus ditzazkezue sailkapenean sartu diren bost geldiketak:
https://twitter.com/ehfel_official/status/1503687199711272964?s=21
(Argazkia: Edu Agreda)