Sevillan irabazi du Leka Eneak

2019/01/13
Sevillan irabazi du Leka Eneak

Hispalis taldea etxetik kanpo menderatu zuten larunbatean Superdibisioan ari diren Leka Eneako mutilek. Jaitsiera postuetan dago Sevillako taldea, eta sailkapeneko aldea agerian utzi zuten irundarrek. Neurketa txukuna jokatuta, 1-4 irabazi zuen Leka Eneak. Bosgarren tokian dago sailkapen nagusian, eta eskura dauka hurrengo denboraldian Europa mailan jokatzeko sailkatzea. Bost partida gelditzen dira, eta zortzi puntuko errenta du Leka Eneak. Bi irabazita, txartela eskuratuko luke. Hurrengo jardunaldian ere etxetik kanpo ariko dira Leka Eneako mutilak. Sailkapenean postu bat gorago dagoen Arteal Santiagori egingo diote bisita, Galizian. Larunbatean, goizeko hamaiketan izango da norgehiagoka.