SERMAN SERVICIOS 1970, C.D. BIDASOAREN LAGUNTZAILE BERRIA

2021/09/08
SERMAN SERVICIOS 1970, C.D. BIDASOAREN LAGUNTZAILE BERRIA

Denboraldi berria hasi aurretik, bultzada berria jaso du C.D. Bidasoak. Lasarte-Orian egoitza duen empresa, Serman Servicios 1970, talde irundarraren babesle berria bilakatu da. Zerbitzu integralak eskaintzen dituen enpresa da Serman Servicios 1970, garbiketa eta mantentze-lanetatik hasi eta sektore soziosanitarioetaraino.

Gurutz Aginagalderen hitzetan, klubarentzat "oso garrantzitsua da enpresak batzen jarraitzea, kasu honetan, gipuzkoarra, baina Estatu osoko proiekzioa duena,; beraz, oso garrantzitsua da horrelako enpresek C.D. Bidasoaren proiektuarekin bat egitea. Bide horretan lanean jarraitzen dugu".

Bestalde, Serman 1970eko enpresako zuzendari orokorrak, Juan Carlos Paredesek, eta Giza Baliabidetako arduradunak, Monika Rosalesek, " oso interesgarritzat" jo dute akordioa: "gisa honetako proiektu batean sartzen garen lehen aldia da, eta ilusioz betetako urte baten aurrean egiten dugu. Taldeak, gainera, berriro ere Europako txapelketan parte hartuko baitu".