SERGIO DE LA SALUDEK AURTEN AGUR ESANGO DIO BIDASOARI

2021/03/24
SERGIO DE LA SALUDEK AURTEN AGUR ESANGO DIO BIDASOARI

Bidasoarekin aurtengo ekainaren 30a arte lotzen zion kontratua ez du berrituko eta datorren bi denboraldiak Billerren jokatuko ditu. Horien ostean, egiturako parte izatera igaroko da.

Sergio De la Saludek, Bidasoako jokalari beteranoak, aurtengo denboraldia bukatu ostean Bidasoa utziko duela jakinarazi du gaur eguerdian duten prentsaurrekoan. Gurutz Aginagalde lehendakariarekin batera, hunkituta azaldu da jokalaria, “Irunen bizi ditudan urteak zoragarriak izan dira, kirol-profesionaleko urte onenak esnago nuke, beti gordeko ditut nire memorian” adierazi du.

Jokalari katulniarra 2018ko udaran iritsi zen Irunera Chartre talde frantziarretik eta pasaden denboraldian, aurtengo ekainaren 30era arte berritu zuen kontratua. Hiru denboraldi eman ditu Bidasoan; hain zuzen ere, bere lehen urtean Bidasoak Bartzelonaren atzetik Asobal Ligako bigarren izatea lortu zuen. Bere hitzartean, Bartzelonako jokalariak, taldekideak, Jacobo Cuétara entrenatzailea, Borja Burguete bigarren entrenatzailea, talde medikoa, aurreko zuzendaritza, egungo zuzendaritza, klubeko langileak, kazetariak eta zaleak izan ditu gogoan eskerrak emateko orduan; hain zuzen ere, Bidasoako zalegoaren inguruan aitortu du “inoiz izan dudan zalegorik onena” dela: “Hemen bizitakoa ez dut inon bizi”.

Sergio de la Saludek, Bidasoara iritsi zenetik, honako datu hauek erdietsi ditu: Sacyr ASOBAL Ligako 67 neurketa jokatu ditu (167 gol); VELUX EHF Champions Leagueko hamaika (30 gol); EHF European Leagueko hiru (bost gol); Errege Kopako hamar (23 gol); eta ASOBAL Kopako lau (9 gol). Denboraldia bukatu ostean, 36 urterekin Billerren, Frantses Pirinio Atlantikoko taldean, igaroko ditu datozen bi urteak. Han eskubaloi jokalari izateari utzi eta egituraren parte izatera igaroko da.

Klubaren izenean, Gurutz Aginagaldek, azken hiru denboralditan Sergio de la Saludek Bidasoan eginiko lana eskertu nahi izan du: “Kirol arloan eman duen guztiak ez du hitzik behar. Asko eta oparoa izan da, gurekin eman dituen hiru urte hauek nahikoak dira klubeko zati ezinbestekoa bihurtu dela ikusteko". 

Horrela, Bidasoak datorren denboraldirako zentral berri bat bilatu beharko du. Sacyr Asobal Ligan ugariak dira zentral postuan jokatzen duten jokalari gipuzkoarrak; hala nola, Kiroletik saioan elkarrizketatu ditugun Ander Torriko, Anaitasunako jokalaria, edota Erik Balenciaga, Ciudad de Logroño La Riojako jokalari zarauztarra. Esan bezala, hiru denboraldi loriatsuren ondoren, Sergio De La Saludek ez du Bidasoarekin berrituko eta Billerren jokatuko ditu datozen bi denboraldiak.