SENTSAZIO TXARRA ELLAKURIAKO PORROTAN
Calahorran berdindu ostean, 17.jaurdunaldian Real Unionek galdu egin zuen Vitoriaren aurka. Talde txuribeltzak bi golak lehen zatian jaso zituen, lehena zazpigarren minutuan eta bigarrena 40.nean.
Juan Dominguezen mutilak saiatu ziren gola eskuratzen, baina beste behin zailtasunak izan zituzten arerioaren atea zulatzeko. Zelaiak ere ez zuen lagundu, izan ere, zelai artifizialean jokatu zuten.
Bigarren zatian Real Unionen lerroak gora joan ziren, joko zuzenagoa erabili zuten eta aukerak areagotu zituzten. Abagune garbiena Asier Etxabururen oinetatik etorri zen, baina jaurtiketa langara joan zen. Aukera batzuen ostean, Eneko Eizmendk 72.minutuan gola sartu zuen eta horrela iritsi zen norgehiagokaren amaierara. Bi ateetan aukerak egon ziren baina atezainek la nona egin zuten gol gehiago ez eskuratzeko.
Emaitza honen bitartez, Real Unionek 18 punturekin sailkapeneko 14.postuan jarraitzen du, promozio postuekiko hiru puntutara. Talde txuribeltzaren hurrengo zita larunbatean izango da Stadium Galen, Bilbao Athleticen aurka. Goiko postuetan dabil Athleticen harrobiko taldea, beraz oso norgehiagoka zaila eta arriskutsua izango da.