SENSORE MADARIKATUA

2021/02/22
SENSORE MADARIKATUA

Epaileek Teresa Errandoneak irteera faltsua egin zuela adierazi eta final-erdietan Pista Estaliko Espainiako Txapelketatik kanporatu zuten

Bidasoa Atletiko Taldean asteburu mugitua izan du. Pista Estaliko Espainiako Txapelketan esperantza handiak jarrita zituzten Teresa Errandonean, 60 metro hesidunetan garaipena lortuko zuelakoan zeuden. Baina, Karlsruhen gertatu zitzaion bezala, final-erdietan kaleratuta izan zen. Kasu honetan, aldiz, ez dago Teresa Errandonea lehenago irten zenaren irudirik. Arazoa sensore madarikatu batean zentratu zen.

Duela urte asko ezarri zen arau batek dio irteerako erreakzioa ezin dela 0,1 segundu baino gutxiagokoa izan. 0,099 segunduko erreakzioa detektatzen badu, sensoreak irteera faltsuaren mezua bidaliko die epaileei. Urteen poderioz, atletek, Teresa Errandonea barne, irteerako erreakzioa azkartzen joan dira eta, badirudi, ezarritako legea zaharkituta geratu izana. Hain zuzen ere, horregatik kaleratu zuten Teresa Errandonea, 0,1 segundu baino gutxiagoko erreakzioa izateagatik, zehazki 0,093ko erreakzioarengatik.

Bidasoa Atletiko Taldeko ordezkariek elegitea jarri zuten, baina epaileek ez zuten irudiak ikusi nahi izan; beraz, Teresa Errandonea txapelketetatik utzi zuten. Ez zen Espainiako Txapelketan zehar epaileek izan zuten arazo bakarra izan. Luzera jauzian, Maria Vicentek egindako jauzia neurtu gabe area garbitu eta berriz jauzia egitera behartu zuten. Hori ere kirolarek aldarteetako bat da.

Edonola ere, Errandoneak asteazkenean asteburuko arantza kitatzeko aukera izango du. Madrilgo Indoor Meetingean arituko da, beste behin, Europako atleta onenekin lehiatzen.

Emaitza onak Bidasoa Atletiko Taldearentzat

Larunbatean abiadura proben txanda izan zen eta Teresa Errandonearekin batera, Sara Villasante eta Miriam Gregori aritu ziren. Villasantek 6.postuan bukatu zuen 1500 metroetako final-erdia. 4’48’’67ko markarekin eta Miriam Gregorik bosgarren egin zuen bere seriean. 800 metroetako proban 2’11’’54-ko denborarekin bukatu zuen proba.

Igandean jauzilariei egokitu zitzaien lehiatze. Iker Arotzenak, 19 urterekin Espainiako 5.postuan bukatu zuen txapelketa. 23 urtez azpiko Espainiako Txapelketa garaitu ostean, maila handiko luzera jauziko txapelketan lehiatu eta 7,43 metroko jauzia egin zuen. Emakumezkoen luzera jauzian, Maria del Mar Joverrek 4. Postuan bukatu zuen finala. 6.20ko jauzia ikusgarria lortu eta denboraldiko marka hautsi zuen. Oso gertu geratu zen Maria Vicentek lortutako brontzezko dominatik.