Sendo bueltatu da Hendaia lehiara

2017/01/18
Sendo bueltatu da Hendaia lehiara

HENDAIA: Bainçonau - Danjou, Gaillardet, Jaubert, Sallaber - Jimenez, Laurent - C. Pinon, Bétachet, Sallenave - Vial, V. Pinon - Eceizabarrena, Azpiroz, Larribe.
Aldaketak: S. et A. Ibarburu, Cazet, Dedouit, Labarthe, Macicior, Mondela.
LOURDES: Tarlat - Preux, Ebel, Brua, Daleac - Montoro, Dulac - Nicolau, Rojo, Ramonjean - Dupont, Herda - Dacosta, Sassus, Reyes.
Aldaketak: Boya, Jordan, Savet, Boyer, Fages, Lacassagne, Campet.

Eguraldi kaskarra, Ondarraitzeko berdegunearen egoera aldrebesa eta Lourdes aurkaria gainditu zituen igandean Hendaiak. Ez zuen joko ikusgarria erakutsi, baldintzak ere ez ziren egokiak. Hala ere, sendo aritu zen, eta garaipenaren helburua bete zuen. Eraginkortasun faltak, ordea, erasoko bonusik gabe utzi zituen xuriak.

Sailkapeneko lehen tokian dago Hendaia, bigarren itzuliko lehen jardunaldiaren ondoren. Hamar puntuko aldea du Maule bigarren sailkatuarekiko. Zuberoko hiriburuan jokatuko dute xuriek, hain zuzen ere, hurrengo jardunaldian. Igandean izango da, urtarrilaren 22an, 15:00etan.