Sellako podiumean izan dira Zabala eta Estomba

2016/08/08
Sellako podiumean izan dira Zabala eta Estomba

Bi irundar igo dira larunbatean Ribadesellako podiumera, Sellako Nazioarteko Jaitsieraren 80.edizioan. Olatz Zabala Santiagotarrak K.E.ko presidenteak K2ko proba irabazi du, Aurora Figueras kataluniarrarekin batera. Iaz bigarren izan ziren, eta aurten garaipena lortu dute, lasterketaren hasierako arazoak gaindituta. Bost kilometro falta zirela jarri dira lehen tokian. 1:25.22ko denbora behar izan dute 20 kilometroko ibilbidea osatzeko. Oviedo Kayak taldean aritzen den Borja Estomba irundarrak iazko emaitza errepikatu du. Bigarren izan da K1ean, oraingoan, Kiko Vegaren atzetik. 1:14.44ko marka egin du.

Bidasoako Jaitsieraren 50.edizioa irabazi zuten uztailaren amaieran Estombak eta Zabalak, K1eko proban. Sellako Jaitsierarekin senidetzeko lehen urratsa egin zuen orduan Santiagotarrak K.E.k, Bidasoako ura bilduz. Ostiralean Sellan isuri zuten, ekimena borobiltzeko.