SEIGARRENEAN IRITSI DA GARAIPENA
Errepasatu asteburu honetan Behe Bidasoa eskualdeko futbol taldeek eskuratu dituzten emaitzak:
Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila
Sei jardunaldi behar izan du Real Unionen harrobiko taldeak denboraldia abian jarri zeneko lehen garaipena lortzeko. Jeitsiera postuetan kokatuta zegoen taldea, behar-beharrezkoa zuen garaipena lortzea. Arerioa egoera berean zegoen Ordizia zen, Ugalde-Ventasen galdu duen lehen taldea izatearen ohorea izango du.
Ez zen neurketa erraza izan, neurketa irabazteko gogotik sufritu zuen Kepa Esnaolaren taldeak. Kostata, baina 78.minutuan lehen taldearekin aritzen den Ariztimiño gazteak egin zuen eguneko gol bakarra.
Emakumezkoen Ohorezko Erregional Maila
Mariñok Añorga liderraren aurka 1-1 berdindu zuen. Emaitza positiboa liderraren aurka etxetik kanpo jokatu baitzuen talde irundarra. Bosgarren postuan, denboraldi honetan lau puntu batu ditu momentuz Mariñok.
Gizonezkoen Lehen Maila Erregionala
Lehen maila erregionalean emaitza kaxkarrak erdietsi zituzten eskualdeko taldeek. Dunboa-Eguzki taldeak soilik lortu zuen garaipena, 4-3 Trintxerperen aurka. Gainontzeko taldeek galdu eta berdindu zuten: Sanpedrotarrak 7-2 jipoitu zuen Behobia, Mariñok 1-2 galdu zuen etxean Astigarragako Mundarroren aurrean eta Landetxak 3-3 berdindu zuen etxetik kanpo Orereta kafearen aurka.
Sailkapenean, Landetxa 5 puntu batuta sailkapeneko laugarrena da, hirurekin seigarren eta zazpigarren postuan Mariño eta Dunboa-Eguzki daude kokatuta eta punturik batu gabe sailkapeneko azken sailkatua Behobia da.