SEIGARREN POSTUAN GARAIPENAREN BIDEZ

2019/04/08
SEIGARREN POSTUAN GARAIPENAREN BIDEZ
C.B. Erroibide 47
42 Askatuak

Erroibidek gipuzkoako derbian 47-42 garaitu zuen Artalekun Askatuak eta garaipen honen bidez, bakarrik seigarren postuan kokatu dira

Puntu gutxiko norgehiagoka izan zen igandekoa, bi taldeek oso gaizki ibili ziren hiru puntuko jaurtiketetan eta tentsio handiko azken minutu batean, jaurtiketa libreak garrantzitsu bilatu ziren Erroibidek denboraldiko hamargarren garaipena lortzeko. Horrela, sailkapeneko seigarren postuan bakarrik kokatu dira irundarrak, garaipen eta porrot berdinak eskuratuta, aipatu bezala, hamar. 

Neurketa gogorra izango zela lehen laurdenetik antzeman zen. Bi taldeak gogotsu zeuden gipuzkoako derbia lortzeko. Erroibideren lehen minutuak izaten ohi dira, baina igandean, lehen minutuetan Askatuak taldea nagusitu zen. Freskoago hasi zuten norgehiagoka eta lehen laurdena 11-15eko abantailarekin bukatu zuten.

Bigarren laurdenean hortzak estutu zituen Erroibidek defentsan eta Askatuaken erasoari min handia egin zion. Sei puntu besterik ez zuen lortu Askatuak laurden honetan eta Erroibidek jokaldi azkarren bidez poste baxuan saskiraketa errazak lortu zituen. Horrela, laurdena 13-6 irabazi zuen Erroibidek eta atsedenaldira, 24-21 aurretik iritsi ziren irundarrak.

Hirugarren laurdena partiduko pobreena izan zen. Bi taldeek guztira 13 puntu soilik saskiratu zituzten, eta horietatik bederatzi Askatuakenak izan ziren. Irundarren jaurtiketak ez ziren batere erosoak eta beti bukaera berdinak zuten, hutsa. Talde donostiarrak markagailuari buelta eman zion laurden honetan, 28-30 aldearekin bukatuz.

Azken hamar minutuetara markagailua estuarekin iritsi zen partidua eta laurdena aurrera egin zuela, estuago jartzen zen. Erroibidek berriro ere defentsan oinarritu zuen bere jokoa garaipena eskuratzeko eta lanak bere fruituak jaso zituen. Lehen bost minutuetan Askatuak markagailuan aurretik izan bazen, pixkanaka pixkanaka irundarrak aldea jaten joan ziren markagailua irauli arte. Bi puntu aldearekin iritsi zen azken minutura eta jaurtiketa libreek garrantzi handia hartu zuten. Asmatu zuten eta azkenean garaipena etxean geratu zen, 19-12 bukatu zen laugarren laurdena eta azken markagailua 47-42koa izan zen.

Esan bezala, garaipen honen ondorioz denboraldiko hamargarren garaipena erdietsi du Erroibidek eta bakarrik seigarren postuan kokatu da. Datorren igandean, aste honetan baino hobe aritu beharko dira garaipena eskuratu nahiko badute ordea, Leioa liderraren kantxa bisitatuko baitute.