SEI GARAIPEN LORTU ZITUEN SANTIAGOTARRAK TALDEAK EUSKADIKO AULKI MUGIKORREKO TXAPELKETAN

2024/01/31
SEI GARAIPEN LORTU ZITUEN SANTIAGOTARRAK TALDEAK EUSKADIKO AULKI MUGIKORREKO TXAPELKETAN

Hondarribia Arraun Elkarteak antolatu zuen aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketako azken jardunaldia

Euskadiko aulki mugikorreko txapelketako laugarren eta azken jardunaldia ospatu zen pasa den larunbatean, urtarrilaren 27an, Bidasoa ibaian. Hondarribia Arraun Elkarteak antolatu zuen jardunaldia eta guztira, 400 bat arraunlarik hartu zuten parte, Hondarribia, Orio, Ur Kirolak, Arraun Lagunak, San Juan eta Santiagotarrak talde gipuzkoarren parte hartzearekin.

Santiagotarrak taldeari dagokionez, hauek izan ziren lortutako garaipenak:

Los resultados más destacados fueron las victorias conseguidas por:

- Julen Carro, Marco Viniegra, Thomas Aguado eta Unai Martiarena, infantil mailako lauko scull-ean

- Adrian Hernanz eta Asier Fernandez, infantil mailako scull bikoitzean

- Ane Calvo, Julene Bengoetxea, Amaiur Etxeberria eta Maitane Zapirain, absolutu mailako lauko scull-ean

- Ainhoa Zapirain eta Jessica Berra , absolutu mailako scull bikoitzean

- Aitzpea Gonzalez, absolutu mailako skiff-ean

Leire Navaridas eta Maria Martinez Lacar, jubenil mailako scull bikoitzean

Honen ondotik, heldu den asteburuan, aulki mugikorreko sailak bi hitzordu izanen ditu. Batetik, taldearen zati bat Castrelo do Miñora (Orense) joanen da, otsailaren 3an, distantzia luzeko Espainiako Txapelketan parte hartzeko. Bertzetik, larunbatean ere, beteranoak bi zortzikoteekin Sestaon egonen dira, bertako jeitsieran parte hartzen. Proba hau Kaikuren 100. urteurrena ospatzeko ekitaldien barrenean ospatuko da. Azkenik, larunbatean, ur bizietako saila Irunen ariko da Euskadiko Kopa jokatzen.

(Argazkia: J.J.Portos)