SCIENTIFFIC NUTRITION REAL UNIONEN HORNITZAILE BERRIA IZANEN DA

2023/09/05
SCIENTIFFIC NUTRITION REAL UNIONEN HORNITZAILE BERRIA IZANEN DA

Andaluzian egoitza duen enpresa hau kirol osagarrietan eta osasuna zaintzean espezializatuta dago

Real Unionek akordio berri bat sinatu du, oraingo honetan, Scientiffic Nutrition enpresarekin. Kirol osagarrietan eta osasuna zaintzean espezializatuta dago enpresa hau eta hemendik aitzinera, klub txuribeltzaren hornitzaile berria izanen da.

Hiru kontzeptu nagusi biltzen ditu Andaluziako Scientiffic Nutrition enpresak: kirola, osasuna eta nutrizioa. Horrela, kirolariek entrenamenduetan, partidetan eta atsedenaldietan dituzten beharrak asetzen dituzte. Hemendik aitzinera, horixe bera eginen dute Real Unionekin ere, sinatu berri duten akordioaren arabera.

Enpresa honen produktuak azken belaunaldiko teknologiarekin diseinatu eta ekoitzi dira, kalitate-kontrol zorrotzenekin eta indarrean dagoen osasun-legediaren arabera. Scientiffic Nutrition-ek lehen mailako hogeita hamar talderekin egiten du lan gaur egun, hala nola, Getafe CF-rekin, Cadiz CF-rekin, RC Celtarekin eta Deportivo Alavesekin.