Sasoiko lehen puntua eskuratu du Hendaiak
HENDAIA: Chaudière - Etcheverry, Azpeitia, Ducoté, Henry - Jimenez, Alcalde - C. Pinon, V. Pinon, Bétachet - Periat, Zubizarreta - Hiriart, Ezpeleta, S. Ibarburu.
Aldaketak: Neisen, Eceizabarrena, Vial, Labéguerie, Bainçonau, Macicior, Gallais.
ST. MéDARD: Moala - Hedley, Lopez, Condou, Espiasse - Ospital, Deguin - Pendanx, Vitte, Sapin - Debard, Bartoszek - Shengella, Gilhodes , Clarac.
Aldaketak: Sy, Vielleville, Louis, Abid, Cherkaoui, Detssis, Bellevergue, Bysewski.
Puntu bat bildu zuen Hendaiak igandean Ondarraitzen, denboraldiko lehena. Saint Médarden aurka galdu zuen etxean, baina defentsako bonusa eskuratu zuen, lau puntuko aldea besterik ez baitzion atera arerioak. Norgehiagoka txarra izan zen, bi taldeen errugbi mailari dagokionez.
St. Médardek ez zuen sailkapeneko diferentzia agerian utzi, eta Hendaiak, lehen partida irabazteko aukera izanik, ez zuen aprobetxatu (5-5ekoa zen markagailuko emaitza atsedenaldian). Neurketak, beraz, ez zuen bi taldeetako bakarra ere asebete. Fédérale 1eko bigarren multzoko azken postuan dago Hendaia, puntu batekin. Igandean, Tyrosse hirugarren sailkatuaren etxean jokatuko du (15:00).