Sasoian hartuko du Hondarribiak liderra
Beasainen irabazi zuen Ikasbasket Hondarribiak larunbatean. Arerioa baino askoz gehiago izan zen, markagailuak irudikatzen duen bezala (51-95). Bederatzigarren minutuan hartu zuten berdeek agintea, ordura arte markagailuan atzetik ibili baitziren. Baina bigarren laurdenetik aurrera, nagusi izan ziren. Atsedenaldi luzearen ondoren, batez ere, jaun eta jabe izan zen Hondarribia, taularen azpiko lanagatik, batez ere.
Etxetik kanpo bi partida izan ondoren, hurrengo biak Hondartzan jokatuko ditu Ganix Mironek zuzentzen duen taldeak. Sailkapeneko lehenengo bien kontra ariko da, beraz, hitzordu zailak izango dira. Larunbatean Tabirako liderrarekin dute hitzordua, 19:45ean. Ondoren Lagunak ariko da Hondartzan, Hondarribiak baino puntu bakar bat gehiago duen bigarren sailkatua.