Saririk gabeko lan ona egin du Real Unionek Toledon
TOLEDO:Alcolea, Expósito, Echaide, Adrián, Toni Sánchez; Pablo González (Zarko, 70'), De Lerma, Jordan, Esparza, Lolo Plá (Xiker, 83'), Owusu (Israel Castro, 61').
REAL UNION: Otaño, Gorosabel (Domínguez, 59'), Esnaola, Azkoiti, Urkizu, Ekhi (Capelete, 79'), Eizmendi (Hernaez, 65'), Martins, Mikel Alonso, Mujika eta Ozkoidi.
EPAILEA: Benjumea álvarez. Colegio Andaluz. Txartel horiak: De Lerma, Owusu, Pablo (Toledo); Gorosael, Ekhi, Martins, Alonso (Real Union).
Norgehiagoka txukuna egin du Real Unionek multzoko aurkari onenetariko baten etxean. Hala ere, esku hutsik itzuli da Toledoko Salto del Caballotik. 23.minutuan jaso du gol bakarra, Owusuk arearen ertzetik egindako jaurtiketa bikain batekin. Gainerakoan, txuribeltzak nagusi izan dira lehen zatian, eta gol aukera argiak izan dituzte. Alcolea Toledoko atezainak esku hartu behar izan du behin baino gehiagotan. Nabarmendu, bestalde, golegile nagusiaren hutsunea zuela Unionek, Galán aurrelari nafarrarena, hain zuzen ere.
Bigarren zatiaren erditik aurrera, golaren bila arriskatu du Asier Santanaren taldeak. Hortaz, berdinketa gertu izan badu ere, bigarrena ere jaso ahal izan du. Toledok multzoko lidergoa lortu du garaipenari esker. Real Unionek play-off postuen atarian jarraitzen du, baina lau lehenengoen arteko presentzia egonkortu gabe. Socuellamos hartuko dute txuribeltzek Galen, hurrengo jardunaldian.