Saririk gabeko lan fina egin du Bidasoak Leonen

2016/09/18
Saririk gabeko lan fina egin du Bidasoak Leonen

ADEMAR: Cupara, Juanín (6), Piñeiro (4), Carou, Fernández (4), Huerta, Costoya (2). Biosca, López (3), Simonet (2), Pérez, Matías (3), Felipe (2), David Fernández, Jaime Fernández (2), García.

BIDASOA: Zubiria, Cavero (5), Crowley (2), Nonó (6), Borragán, Popovic (3), Lancina (3). Dejanovic, Martínez (1), Beltza (1), Aldaba, Muiña (2), Mancisidor, Basaric (3).

MARKAGAILUA: 3-1, 7-5, 9-8, 11-12, 14-12, 16-12 (atsedenaldia); 19-12, 20-13, 21-18, 24-20, 27-24, 28-26.

Punturik gabe, baina burua tente bueltatu da Bidasoa Leondik. Norgehiagoka ona egin du Asobal Ligako pistarik zailenetariko batean, eta zeinen lehiakorra izan daitekeen erakutsi du berriro. Lehiaren hasieran Ademarrek agindu badu ere, markagailua berdintzea, eta abantaila hartzea ere lortu du Irungo taldeak. 11-12koa sartu du Basaricek 20.minutuan. Etxekoak ez dira urduritu, eta neurketa bideratu dute, atsedenaldiaren aurretik estututa (16-12).

Bigarren zatiaren hasiera kaskarrak lehiatik kanpo utzi du Bidasoa, 20-12ra alde egin baitu Ademarrek. Hala ere, horiek ez dute amore eman, eta 2-8ko partzial batekin, 22-20ra gerturatu dira, bigarren zatiaren erdia gaindituta. Bidasoak ez du gehiago gerturatzea lortu, eta ez du Ademarren garaipena arriskuan jarri. Dena den, taldeak duen lehiakortasuna frogatu du. Kontuan hartu beharra dago Jon Azkuek eta Kauldi Odriozolak ez dutela parte hartu, min hartuta daudelako.